Duela ia bost urte, aldaketa deritzogun bidaia bati ekin genion. Irteera-nasan, dagoeneko egia bihurtu den etorkizun bat aipatu genuen. Gertatzen ari da. Egiten ari gara. Garai hauetan, munizipalismoa eta feminismoa pertsonen bizitza hobetzeko eraldaketa-eragile indartsuenak direla erakutsi da, gizarte inklusibo, demokratiko, parte-hartzaile eta anitzago bat eraikitzeko.
Baina bihurgunean dagoen geltoki baterantz hurbiltzen ari gara, txanpon baten bi alde eskaintzen dituzten bi proiekturen aurrerapenak markatutako Europara, hain zuzen: neoliberalen sendotzea eta ultraeskuindarren aurrerapena. Ikasitakoaren mapa eskuartean dugula, solidaritatean oinarrituta dagoen –eta ez azken-aurrekoaren ata azkenaren arteko borrokan– Europako proiektu bat artikulatzeko alternatibak garatzea bultzatzen duen geltoki berri baterantz abiatu gara. Demokrazia, iraunkortasuna, aukera- eta eskubide-berdintasuna eta hiritarren ongizatea bermatzeko gai den ibilbide bat da. Gure trena ez da gelditzen. Igo zaitez Unira.